
Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatuko Idazkaritzak (SESIAD) 2. Dibidendu Digitala hedatzeko prozesua gidatuko duen dokumentu nagusia argitaratu du.
Itelazpik, hurrengo bi urteetan, 2. Dibidendu Digitala izeneko prozesua burutuko du EAEko lurraldean, hain zuzen ere, EiTB taldeko irrati- eta telebista-kateei eta hedadura-guneetako Estatuko gainerako kateei dagokienez. Prozesua arautzaileak gidatzen du eta SESIADek dauka horretarako eskumena. Izan ere, berriki hori islatu da ibilbide-orriaren argitalpenean.
Dokumentuan, besteak beste, jasotzen da egungo multiplex-en kopurua errespetatuko dela (kateen paketeak) eta 470-694Mhz banda LTD zerbitzuetarako baliatuko dela 2030. urtera arte, Europako erakundeetatik ezarritako irizpide berari jarraiki. Horrez gain, ibilbide-orriak ezartzen du derrigorrezkoa dela epe batzuk ezartzea, non igorpenak aldi berekoak izango diren. Halaber, transmisio-ekipamenduetan egokitzapenak eta aldaketak egiteko laguntzak emango direla ezartzen du. Irteteko pistola-tiroa emango du urte amaierarako aurreikusitako LTDren Plan Teknikoaren argitalpenak. 2020ko ekainerako, prozesua amaituta egon beharko da.

