- • Jarduera teknikoak geroratuko dira, alarma-egoera aitortzen duen 463/2020 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
- • FMko irratia eta LTDa, funtsezko zerbitzu gisa aitortuak, bermatuta egongo dira.

Joan den martxoaren 14an COVID 19 birusak eragindako alarma-egoera aitortzen duen 463/2020 Errege Dekretua argitaratu zen. Horren ondorioz, 2. Dibidendu Digitalarekin lotuta dauden telekomunikazio zentroen jarduerak, Lurreko Telebista Digitala (LTD) emititzen duten zentroetan, hain zuzen, bertan bera utziko dira, atzeratuta, hurrengo abisu bat eman arte.
Aipatutako 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen du, halaber, funtsezko zerbitzuak bermatuta egon beharko direla. Ildo horretan, Itelazpik, FM Irratia eta Lurreko Telebista Digitalaren zerbitzuen operadorea denez, eta horiek funtsezko zerbitzuak direnez, alarma-egoeraren aldian zerbitzu horiek bermatuko ditu operatibo berezi baten bidez.
Operatibo horretan mantentze-zerbitzuak egiten dituzten teknikariek eta enpresa hornitzaileek parte hartuko dute, uneoro langileen osasuna lehenetsiz.
Itelazpiko langileak, FMko eta LTDko funtsezko zerbitzuak bermatzeko jarduera zuzentzaileak prestatzen.
Itelazpiko teknikariak, sareko ekipamendua kudeatzen.