- • Itelazpik, euskal irrati publikoaren operadorea den aldetik, bat egiten du 2020ko Irratiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
- • Pluralismoa, erredakzio aretoetako ordezkaritza eta eduki aniztasuna dira aurtengo ardatzak
2020ko Irratiaren Nazioarteko Egunak irratiak aniztasuna bere forma guztietan islatzeko eta sustatzeko duen boterea ospatzea du. Elkarrizketarako eta, besteak beste, migrazioa edo emakumeen aurkako indarkeria bezalako gaurkotasun-gaien inguruko eztabaida demokratikorako plataforma bat eskaintzen duenez, irratiak sentsibilizatzen eta ikuspegi positibo berriak hedatzen lagun dezake. Halaber, irratiak tolerantzia hedatzen eta aldeak gainditzen lagun dezake, pertsonak helburu eta kausa komunen inguruan biltzeko, adibidez, guztiontzako hezkuntzarako eta osasunerako eskubidearen inguruan.
Horregatik, Itelazpik, hedapen-zerbitzuen, telekomunikazioetako operadorea denez, ekimen hau zabaldu nahi du, bere hedapenean lagunduz gure komunikabideen bitartez. Itelazpik FM irratiko igorpen-zentroen sarea kudeatzen du EAEren eremuan; zentro horiek ahalbidetzen dute EiTB Taldearen (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika) irratsaioen eskaintzako bost programak igortzea, baita irrati nazional nagusietako batzuk ere. Gainera, berrikuntza gisa, EITBk abian jarri berri du Euskal Kantak programaren programazio berria, non Itelazpik zuntz bidezko garraio ekarpena egiten duen Miramongo eta Bilboko estudioen artean
UNESCOk ik irati-igorle eta babes-antolakuntza guztiak gonbidatzen ditu ospakizunarekin bat egitera, aukera ona delako aniztasuna, bakea eta garapena indartzeko irrati-difusioaren bidez.
Informazio gehiago:https://es.unesco.org/commemorations/worldradioday
[caption id="attachment_72595" align="alignnone" width="5616"]
Itelazpik operatutako telekomunikazio-dorrea, FMko irrati-zerbitzuak emateko erabilia[/caption]