
Egungo frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irrati soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak (BOE 223 zb., 2006ko irailak 18), EAEk erreserbatu beharreko 70 frekuentziaren planifikazioa jasotzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan hainbat lehiaketa publiko burutu dira eta Eusko Jaurlaritzaren 180/2003 Errege Dekretuak onartu egin ditu (frekuentzia modulazioduneko uhin metrikoen bidezko irrati zabalkunderako zerbitzua eskaini ahal izateko hainbat baimen luzatzea erabakitzen duena). Honela, pertsona fisiko edo juridikoei lehenengo 36 frekuentzia egokitu zaizkie eta erabili ahal izango dituzte.
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak titulu gaitzaileak lizentzia bihurtu ditu, eta 15 urtera luzatu du emakida, europar titulartasunaren printzipioek markatzen duten segurtasun judiziala bermatzeko asmoz.
Aipatutako plan teknikoak beste 34 frekuentzia berri bereizten ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gizarte hedabideen Zuzendaritzatik, sailburuaren aginduz, BOEn 2012ko martxoan argitaratutako lehiaketa publikoaren bitartez hasi zen eskaintza-prozesua. FM-n eskaintzen esleipena uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren zerbitzuen ematea erabakitzeko Euskal gobernu sartuberriak erabakiko du
ITELAZPI telekomunikazio operadoreak Eusko Jaurlaritzaren irrati-etxeen azpiegitura kudeatzeko ardura du, eta azpiegitura hau da irratidifusio esleipendunen eskura jarriko dena.
Itelazpiren zerbitzuak eskaintzen dituzten guneek kokapen bikaina dute, eta Iberdrolaren sarearen energia elektriko alternatiboa eskaintzen dute beren talde elektrogenoen bitartez. Itelazpik urrutiko ikuskapen sistemak eta gertakarientzako 24 orduko harreta gunea dauzka entzuleentzako audio kalitaterik onena nahi duen irratidifusioari zerbitzua eskaintzeko.