
Urtero bezaka, Itelazpik mendizaletasunaren alde egin du Karrantza Harana 9. mendi ibilaldia babestuz, 2012ko maiatzaren 19an. EUSKAL MENDI FEDERAZIOAren iraupen luzeko ibilaldien zirkuitoaren barnean dago, eta bere helburua ez zen norgehiagoka izatea. Ekitaldi honen xedea gure haranaren txokoak eta natura oparoa ezagutaraztearekin batera, mendizaletasuna sustatzea da.
Aurten hiru ibilbide proposatu ditu elkarteak: 41, 23 eta 12 kilometrokoa, alegia, edonor egin ahal izateko.
295 lagunek parte hartu dute (142k ibilbide luzean – 127k laburrean eta 26k txikian), eta batezbesteko denbora ibilaldi luzean 6:52:03 izan da, laburrean 4:29:56 eta txikian 3:21:30.
Zirkuitoaren klasikoa da proba, eta parte-hartzaileek aintzat hartzen dute bereziki antolaketa zaindua, ematen dituzten oroigarriak, hornidurak, eta urtero egiten den ibilbidearen guztia edo zati bat desberdina izatea, ibilaldia are erakargarriagoa bihurtuz.