
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”
JosAnton Artze
ITELAZPIn erakunde publiko garen heinean jakitun gara EUSKARAren erabilgarritasuna bermatzean ze nolako ardura dugun. Hori dela eta, denona den hizkuntza, esparru pertsonalean erabiltzeaz gain, lan esparruan ere erabiltzeko aukera sustatzea eta gurekin lan egiten duten interes talde desberdinekin euskaraz komunikatzeko eskubidea ahal den heinean bermatzea da gure helburu nagusia eta hori lortzeko apurka apurka lanean ari gara.