
Programa maiatzean eta urrian garatuko da eta esperientzia praktikoa eskaintzen die telekomunikazioetako ikasketak egiten dituzten ikasleei, arreta berezia eskainiz hezkuntza-zentro publikoei.
Itelazpik, aurten ere bai, martxan jarri du zentroetarako bisiten programa, EAEko unibertsitate-zentroetan eta lanbide-heziketako zentroetan telekomunikazio-ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzendutakoa. Bisita horiek esperientzia praktiko bezala diseinatu dira eta abagune paregabea eskaintzen dute Itelazpiren irrati-komunikazioko sarearen telekomunikazio-zentro nagusienetariko baten funtzionamendua zehaztasunez ezagutzeko: Zaldiaraneko zentroa Araban; Oizko zentroa Bizkaian eta Jaizkibeleko eta Karakateko zentroak Gipuzkoan. Azalpenak Itelazpiko profesionalek emango dituzte zuzenean, baita mantentzeko enpresa nagusietako adituek ere.
Aurten, bi nobedade nabarmen daude bisiten programan:
- – Lehentasunezko arreta emango zaie Bilboko Ingeniaritza Eskolari (EHU) eta Ikaslan Euskadin dauden Lanbide-heziketako zentro publikoei, Itelazpik lankidetza-hitzarmenak baititu horiekin.
- – Aurretiaz ezarritako bisita-kopurua eta datak, soilik maiatzean eta urrian.
Informazio gehiago eskura dezakezu Zentroetara bisitak atalean. Zalantzarik izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honetan: komunikazioa@itelazpi.eus.
Zentroetarako Bisiten programa #ItelazpiEzagutu ekimenaren parte da; hori abian jarri zen sozietateak hartutako konpromisoari erantzuteko, zeinaren azken helburua den ezagutza teknologikoa partekatzea Itelazpiren jarduera-eremuan, arreta berezia jarriz telekomunikazioetako ikasketak dituzten unibertsitateetan eta lanbide-heziketako zentroetan.




