- • Programa Itelazpiren jarduerarekin lotutako ikasketak egiten ari diren unibertsitateko eta LHko ikasleei zuzenduta dago.
- • Ikaslanek koordinatuko du LHko ikastetxe publikoen parte-hartzea.
[caption id="attachment_83789" align="alignnone" width="900"]
Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak Gasteizko Zaldiaran mendiko irrati-komunikazioen zentrora egindako bisitan.[/caption]
ITELAZPIk bisita gidatuen programaren edizio berria jarri du abian. Duela zortzi urte abiarazitako ekimen horri esker, unibertsitateko eta LHko ikasleek zehatz-mehatz ezagutu dezakete irrati-komunikazioko zentro baten funtzionamendua, kudeatzen ditugun sistemetan sakonduz: LTD telebista eta FM irratia, komunikazio kritikoak, datuen garraioa, sistema elektrikoak, zerbitzu orokorrak eta azpiegituren kudeaketa. Gainera, bisitak ikasleei aukera ematen die Itelazpik gizarte-erantzukizunaren arloan garatzen dituen ekintzei buruzko beste kontzeptu orokor batzuk ezagutzeko: ingurumenaren babesa, gobernu arduratsua, pertsonen zaintza, genero-berdintasuna eta euskararen erabileraren sustapena, besteak beste.
Itelazpik eta Ikaslanek, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkarteak, sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, programaren egiturak iaz martxan jarritako formatu berritua jarraituko du. Maiatzean hiru jardunaldi egingo dira, eta horietan, gehienez, LHko sei ikastetxe publikok parte hartu ahal izango dute, Ikaslanen bidez koordinatuta. Urrian bi jardunaldi berri egingo dira; horietako bat EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolari eskainia, lankidetza hitzarmenaren markoaren barruan, eta beste bat, unibertsitateko sare pribatuko eta LHko bi ikastetxeri.
Informazio gehiago: https://www.itelazpi.eus/eu/gure-konpromisoak/gizartearekiko/zentroetara-bisitak/
[caption id="attachment_83790" align="alignnone" width="900"]
Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak Gasteizko Zaldiaran mendiko irrati-komunikazioen zentrora egindako bisitan.[/caption]