Itsasontziaren argazkia (Iturria: Irekia)[/caption]
Itelazpik HAZI sozietate publikoarekin jardun du lankidetzan AIS komunikazio-sistema hobetzeko, zeina itsasontzien jarraipena egiteko erabiltzen baita.
Itsasontziek AIS sistemak (ingelesez, Automatic Identification System) itsasontziek erabiltzen dituzte itsasoan, beren posizioa, norabidea, abiadura eta jatorria adierazteko, baita besteen posizioa ezagutzeko ere. Beraz, noranzko biko sistema bat da, abantaila handiak dituena radarraren moduko sistema tradizionalen aldean.
Itelazpik proiektu bat landu du HAZIrekin batera, AIS sistemaren estaldura eta zehaztasuna Kantauriar itsasoko ekialdean hobetzeko. Hortaz, kostaldetik hurbil dituen kokapenak, talaietan kokatzen direnak, proiektuarentzako erabilgarri jarri ditu; izan ere, itsasertzean eta altitudean kokatzen dira, eta horri esker, gailendu egiten dira. 4 kokapen horiei esker (Otoio, Talai, Deba eta Bermeo), eremu horretan kokatutako eta kudeatutako itsasontzien ehunekoa % 20 handitu da; aldiz, lan hori lehen kalitate amauterreko postu hartzaileek egiten zuten.
AIS estazio hartzaileak dorreetan martxan jartzeaz, instalatzeaz eta horien mantentze lanez arduratzen da Itelazpi, baita hartzaile horretatik HAZI zerbitzarira arte datuak transmititzeaz ere, informazio-datuak Intraneteko webguneetan eta webgune publikoetan kargatuz.



