
Iragandako maiatzean Aitzpean mendi taldeak OTOIO telebista-etxea ikusi zuen Itelazpiko kide batekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.
Otoio mendia Kantauri Itsasotik 400 metroko altuerara dago, Lekeitio eta Ipazterko udalerrien artean. Gailur nagusian, argi eta garbi nabarmentzen den errepikagailu handia dago goiko aldean.
Zentruaren bisitan zehar, banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zitzaizkien.
Bisitarekin aurrera egin zuten Tetra sare publikoa eta baserritar giroko Banda Zabalaren hedakuntzaren inguruko proiektuei buruzko azalpenak entzuten zituzten bitartean, eta Iberdrolaren elektrizitate-hornidurarekin arazoak sortuz gero talde elektrogenoak horren aurrean duen gaitasuna azaldu zitzaien.
Bisitan ateratako ondorioak bi aspektu izan ziren bereziki: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.
ITELAZPIk espero du gure inguruko mendi taldeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara.