Pasa diren azaroak 20 eta 21an Donostian egin ziren AUTELSIren (Telekomunikazio eta Informazio Gizartearen Erabiltzaileen Espainiar Elkartearen) autonomia-erkidegoen XXIX.topaketak. Eusko Jaurlaritza kide anfitrioia izan zen hirugarren aldiz.
AUTELSI espainiar estatuko erakundea da, bere xedea espainiar informazio gizartearen garapena izanik, ikerkuntza eta ezagutzaren hedatze objektiboa sustatzen du Telekomunikazio Zerbitzuen eta Informazio Gizartearen inguruko gaietan, bai gizartean orokorrean, bai erabiltzaileen artean bereziki.
Oraingo honetan, Dibidendu Digitala izan zen aztertutako gai nagusinetako bat, 2015tik aurrera, orain arte telebista digitalak betetzen zituen 60-69 UHF kanalak telefonia mugikorreko 4G-ri lagatuko bait zaizkio. Azken hau, gai garrantzitsua da, bere konplexutasun operatibo eta teknologikoagatik alde batetik, eta gizartean daukan eraginagatik beste aldetik. Honi buruz, gaur egungo egoera, ibilitako bidea eta etorkizuneko ikusputuari buruz, Juan José Baños-ek, ITELAZPIko Zuzendari Nagusiak, aurkezpen labur bat egin zuen, ondoren eman zen eztabaidarako sarrera gisa erabili zena .
Ikusi hitzaldia eta aurkezpena pdf-n (Gaztelaniaz)