
Berdintasunaren aldeko enpresen BAI SAREAk joan den martxoaren 27an ospatu egin zuen bere II. Batzarra EDE Fundazioaren egoitza den Boluntako ekitaldi-aretoan; izan ere, fundazioa Emakundek sustatzen duen sarea osatzen duten 62 entitateetako bat da.
Jardunaldian, 2019-2020 ekintza-plana onetsi zen, lan-talde berriak ezarri ziren eta berdintasunezko antolakuntza-kulturari buruzko autodiagnostikorako tresna aurkeztu egin zen. Era berean, sarea osatzen duten antolakuntzen jardunbide egokiak eta esperientziak partekatu ziren.
BAI SAREA Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen bereizgarria duten 62 entitatek osatzen dute eta, formalki, 2018ko martxoaren 19an eratu zen. Itelazpi BAI SAREAko kide da hori sortu zenetik, Genero-berdintasunaren eremuan daukadun kompromiso irmoaren erakusgarri bezala.
Intereseko estekak:




