
Adam French, Teknologia eta Segurtasun presidenteordea BC HYDROn, Kanadako hirugarren empresa elektronikoa dena, ITELAZPIn izan da elkarte publikoak Euskal Herrian kudeatzen duen Tetra sarea ezagutzeko.
Aurreko otsailaren 8an instalazioak bisitatu zituenean, Adam Frenchek ITELAZPIren TETRA sarearen zerbitzu ereduaz eta ezaugarriez interesa agertu zuen, 2008. urtearen amaieratik martxan dagoena eta Euskal Herriko administrazio publikoari zerbitzuak eskaintzen dizkiona.
Berriki BC Hydrok Tetra hornidura eta zerbitzu hitzarmen garrantzitsua adostu du Powertrunk Inc.-ekin (Teltronic S.A.-ren enpresa subsidiarioa Ipar Ameriketan), Tetra irrati azpiegitura hornitzeko bere terminalekin batera, horrela Vancouver eskualdean bere komunikazioen segurtasuna hobetzeko. Ipar Amerikar merkatuan abian jarriko den lehenengo Tetra sarea da.
ITELAZPIko zerbitzu honen arduradunek Tetra sareko kudeaketa eta kontrol sistema zentralak erakutsi zizkieten BC HYDROko ordezkariei. Modu berean, sarearen hedatzeari buruzko esperientzia trukatu zuten, eta euskal enpresak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu eta aplikazio aurreratu (ahotsezkoak zein datuzkoak) erakutsi zituen.
BC Hydro
Lehenago esan bezala, Kanadako 3. enpresa elektronikoa da BC Hydro, eta 925.000 km2-ko azaleran, British Columbia probintziako %95etik gorako populazioa duena, 1,8 milioi bezero baino gehiago hornitzen dituen sare elektrikoa eragin eta mantendu egiten du.
Lanak eraginkorrak izateko, azpiestazio, urtegi eta generazio-estazio guztien artean komunikazio sistema seguru eta sendoa behar dute, hala nola hedapen sare eta transmisio linea guztietan zehar.
Hasiera batean baldintza nagusia ahotsa baldin bada ere, BC Hydrok Tetra komunikazio higikorren sistema ere erabiliko du datu-aplikazioetan.