
Asebetetze-inkestaren emaitzak hobeezinak izan dira berriz ere. Kalitate teknikoa, profesionaltasuna, erabiltzailearekiko arreta eta Erantzukizun Sozial Korporatiboko politiken garapena izan dira ondoen balioetsitako ezaugarriak.
Kalitatearekiko konpromisoarekin fidela denez, Itelazpik asbetetze-inkesta bat egiten du bi urtero bere intereseko talde nagusiekin. Edizio honetan, bezeroei eta enpresa-hornitzaileei egiteaz gain, erakunde aliatuei ere inkesta egin zaie.
Aurreko aldien joerarekin bat eginez, inkestak emaitza ezin hobeak eman ditu aztertutako alderdietako bakoitzean. Negozio/teknika eremuan, nahiz eta parametro guztiek oso ongi baino balio handiagoak lortu dituzten batez beste, kalitate teknikoaren eta profesionaltasunaren gaineko balorazioak nabarmendu dira.
Erantzukizun Sozial Korporatiboko politika aktiboen garapenean gauzatutako ekintzak gure interes-taldeen aintzatespena ere izan du. Aurreko edizioan moduan, Gardentasuna ondoen balioetsitako eremua izan da. Era berean, hizkuntza-politikaren malgutasuna eta bultzada ere nabarmendu da.
Hobetzeko arlo nagusi moduan, Itelazpik lanean jarraituko du bere enpresa-hornitzaileen artean genero berdintasuneko eta euskara erabiltzeko politikak bultzatzen jarraitzeko, baita kalitatearen, osasunaren eta laneko segurtasunaren, ingurumenaren eta zigor-arriskuen eremuko kudeaketa-sistemen ezarpena bultzatzen ere.
Itelazpik eskerrak eman nahi dizkie inkestan parte hartu duten guztiei erakutsi duten jarreragatik. Haiei esker, gure jardueran hobetzen jarraitu dezakegu egunero.
