Denboraldi berrian hiru kate -Boing, Nitro eta Marca TV- gehitu dira Lurreko Telebista Digitalera, itzalaldi analogikoa gertatu eta bost hilabetera.
Boing Telecincoren Lurreko Telebista Digitalerako kate berria da. Ume eta gazteei zuzenduta dago eta Turner taldearen produkturik onenak biltzen ditu; Antena 3 Televisión taldeko Nitro katea gizonezkoentzat da, batik bat, eta Warner, FOX eta Universal etxeek lagatako estreinaldiak edota eduki esklusiboak eskainiko ditu. Azkenik, Marca TV katea Unidad Editorial eta Imagina taldeek egindako hitzarmena dela medio jaio zen, eta kirol informazioa du ardatz.
Horiei gehitu behar zaie Vocento taldeko La 10 TV katea. Orain arte autonomikoki ikusi ahal izan da baina hil honetatik aurrera penintsula osoan ere ikus daiteke. Bestalde, MTV katea orain arte ordainpekoa zen, baina aurrerantzean doan ikus daiteke.
Beste hiru kate ere gehitu dira LTDra, baina hauek ordainpekoak dira: Canal+ Dos, Gol TV eta AXN.