
Urriaren 11n,Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren baitan, EGIBIDE LANBIDE HEZIKETAKO ESKOLAKO ikasle talde batek, irakasle batek lagunduta, Zaldiaran Telekomunikazio Zentroaren instalazioak bisitatu zituen.
Besteak beste, komunikazioen dorrean izan ziren, non ITELAZPIko teknikarien azalpenak entzun zituzten babes indibibidualeko sistemei buruz (norbera babesteko ekipamenduak, arnesa, gako bikoitza, segurtasun soka) eta dorreko antenen arteko desberdintasunei buruz (hainbat zerbitzu, irrati, telebista, komunikazio kritiko, garraio lotura eta abarren sistema erradiatzaileak eratzen dituztenak).
Halaber, azalpenak jaso zituzten ere ITELAZPIk Lan Segurtasun eta Osasun arloko arriskuak eta ingurumen inpaktua txikitzeko martxan dituen zenbait egitasmori buruz.
Gainera, telekomunikazio zentroko tresneria gela bakoitzeanizan ziren, eta argibideak jaso zituzten energia, garraio, TETRA eta hedapen sistema bakoitzari buruz.
ITELAZPIko kideok jarraitu nahi dugu euskal gizartearen interesa pizten, ikastegiena bereziki, bultzada emateko formakuntza teknologikoari, eta emakumeak animatu nahi ditugu zeregin honetan parte hartzera, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren baitan.
