Emakundeko Zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin dio Juan Jose Baños ITELAZPIko Zuzendari Nagusiari[/caption]
Pasa den otsailak 24an Emakundeko Zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin zien 73 enpresa eta entitate ezberdinei, horien artean ITELAZPI. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea. Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere.
Itelazpiren bereizgarria gure Zuzendari Nagusi Juan Jose Bañosek jaso zuen eta Emakundeko Zuzendariari eskertu egin zion emandako aintzatespena. Nabarmentzekoa da ITELAZPIko Berdintasun-batzordeak egindako lana, baita ITELAZPIko pertsonalak duen berdintasunarekiko konpromiso eta parte-hartzea ere.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea. Bereizgarri hauen helburua ez da berdintasunean bikainak izan diren enpresa edo entitateak saritzea, baizik eta berdintasunari dagokionez euren egoera hobetzeko konpromisoa agertzen dutenen pizgarri izatea.
Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.
Informazio gehiago:www.irekia.euskadi.eus
[blank_spacer paddinghorizontal=”anchura-maxima” rowcollapse=”row-collapse” width=”1/1″ el_position=”first last”]
