Itelazpi Sozietate Publikoak Emisio Erradioelektrikoen Kontrolerako Gida egin du. Gida horren helburua da bertako langileak eta kontratatutako enpresak emisio mota horien inguruan informatzea eta formatzea. Agente ezberdinekin elkarlanean prestatu da dokumentua eta bertan aurrera eraman beharrako prozesuak zehazten dira.
Emisioen Gida Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazioetarako Ingenieritza Eskolarekin batera prestatu du Itelazpik. Horrez gain, Alejandro Ubeda Maeso jaunaren laguntza ere izan du. Ubeda Maeso Madrileko Ramon y Cajal Hospitaleko ikertzailea da eta arlo honetan aritzen den aditu prestatu eta ezaguna. Gida honen bidez lagileak eta enpresak kontratatuta dituen beste enpresa batzuk informatu eta formatuko dira. Zehaztutako puntuak erakunde publikoak kudeatzen dituen komunikazio-zentro guztiei ezarriko zaizkie.
Gidak, hemendik aurrera abian jarriko den prozesua jasotzen du. Lehenik eta behin, Itelazpik dituen zentro guztiak aztertuko dira. Horretarako, gidak zehazten duen metodologia kontuan izango da. Ondoren, jasotako datuen berri emango zaiei langileei, kontratatutako enpresei eta Itelazpiren barnean aurkitzen diren gainerako enpresei. Emaitza horiek kontuan izanik, gainera, langileek instalakuntza eta zentroetan ezarri beharreko neurriak zeintzuk izango diren zehaztuko da.
Emisio erradioelektrikoen inguruan dagoen kezka dela eta hartu du Itelazpik gida hau sortzeko erabakia. Erakundearen aburuz, emisioen tratamendua modu arduratsuan egin behar da, batez ere erakunde publioen eskutik. Hori dela eta, gida hau ez da soilik legez bete beharreko puntuetan zentratzen, sortu daitezkeen beharrak eta zalantzak ere argitu nahi ditu. Batez ere, komunikazio zentroetan lanean aritzen diren langileei erantzuna eman nahi zaie.
Erakunde Publikoak gida honen inguruko formazio-jardunaldia antolatu zuen ekainaren 30ean Zamudioko Parke Teknologikoan. Bertan, 125 lgaunek parte hartu zuten, langileen, kontraten eta zentro albergatuen artean.