Fracisco Ros Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkariak adierazi du Espainiako Gobernuak “dibidendu digitalaren” prozesua aurreratu nahi duela. Prozesua amaitzen denean, Espainia “dibidendu digitala” duen lehen herrialdean bilakatuko da.
Espainiako Gobernuaren asmoa “dibidendu digitala” 2013 urtera aurreratzea da. Hasiera batean, gobernuaren asmoa itzalaldi analogikoak aske utzi dituen frekuentzia banden banaketa 2015ean egitea zen. Gobernuak, ordea, komunikazio mugikorretara zuzenduta egongo diren frekuentzi horien banaketa-data aurreratzea erabaki du. Francisco Ros Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkariak egin du iragarpena eta adierazi du prozesu honi esker “Espainia dibidendu digitala duen lehen herrialdean bilaketauko dela”. Europar Batasunak merkatu digital bakarra lortzeko duen beharra ere azpimarratu du Rosek.
Espektro irrati-elektrikoaren antolaketa berriak, 60 megehertziotako bandaren sorrera eragingo du. Esan, telebistek erabiltzen dutela espektro irrati-elektrikoa eta sortzen den banda berria operadore mugikorrei zuzenduta egongo dela zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.
Estatu Idazkariaren aburuz, espektroaren erabilera zuzena beharrezkoa eta ezinbestekoa da teknologia berriak eta banda zabala bultzatzeko eta garatzeko. “Teknologia mukorrei zuzenduriko espektroa kudeatuko duen plan bat osatu duen lehen herrialdea da Espainia”, esan du Rosek. Gobernuak esku artean dituen daten inguruan, frekuentzia guztien lehiaketa 2011ko lehen sei hilekoan garatzea espero duela gaineratu du.
Eskaintza berriak nola egingo diren, ordea, ez du zehaztu Estatu Idazkariak. Erabakitzeko dago, gainera, prozesua nola gauzatuko den. Hau da, lehiaketa publiko bidez, enkante bidez, edo enkante-lehiaketa bidez. Rosek azpimarratu duenez, “Industria Ministerioaren helburua da lehiaketa honen bidez azpiegitura gehiago lortzea, eta horiek kalitate handiagokoak izatea”.
Francisco Ros banda zabala unibertsalizatzeko prozesuaren inguruan ere mintzatu da. 2011rako aurreikusita dagoen prozesua Ekonomia Jasangarriaren Legearen baitan jasota dago. Prozesu horren helburua da Espainiako herritarrek gutxienez segunduko mega bateko abiadura duen banda zabala izatea. Horri esker, Espainia eta Finlandia, azken herrialde horretan jada legea ezarri da, zerbitzua eskaintzen duten Europako lehen herrialdeak izango dira.