Lurreko Telebista Digitalaren ezarpenerako bigarren faseak eragingo dituen gastuak Estatuak esklusiboki ordaintzeko EAJ alderdiak aurkeztutako Legekoa ez den Proposamena errefusatu du Madrileko Diputatuen Kongresuak.
Eusko Alderdi Jeltzaleak, Jose Ramon Beloki diputatuaren bidez, Legekoa ez den Proposamen bat aurkeztu du Beheko Ganberan Gobernuak LTDaren kostua %100ean bere gain hartzeko. Telebista Analogikotik Lurreko Telebista Digitalera igarotzeko prozesuaren bigarren trantsizio-fasearen kostua Gobernuaren esku geratzea zen Proposamen honen helburua. Gastu hauei aurre egiteko, Dibidendu Digitaletik lortutako irabazia erabiltzea proposatu du EAJk. Industria Ministerioak modu honetan eskuratutako “1.700 milioi euro inguru” dituela estimatu du Belokik. “Irabaziek, izan ere, Gobernuak kalkulatuagoa gainditzen dute”, esan du.
Diputatu jeltzalearen ustez, orain dela gutxi onartutako LTD berriaren hedatzeak kostu batzuk izango ditu administrazio lokal eta autonomikoentzat eta hiritarrentzat. Horregatik, “logikoa” ikusten du administrazio zentralak aipatutako kostuak bere gain hartzea. Gobernuak gastuen ardura hartzea errefusatu denez, Udal propioek, Autonomia Erkidegoekin kolaborazioan, egin beharko diete aurre gastuei.
Zehazki, kate berrien estalduraren hedatzeak biztanleria osora eta Dibidendu Digitala dela eta hainbat katek egin behar izango duten “mudantzak” edo “lekualdatzeak” eragindako kostuei aurre egin beharko diete administrazio lokalek.
Proposamena errefusatuta izan da PSOE eta UPyD alderdien kontrako botoekin eta PPren abstentzioarekin. CIU, ERC-IU-ICV, BNG, UPN, NaBai eta Coalición Canaria alderdiek alde bozkatu dute.