- • Martxoaren 3an, Itelazpik EITBko kanal berriak piztuko ditu Araban.
- • EiTBk eta Itelazpik antolatutako eta Eudelek koordinatutako jardunaldiak aukera eman du prozesuari buruzko informazio garrantzitsua Arabako udaletara hurbiltzeko.
- • Komunitateek antena kolektiboak egokitu beharko dituzte, eta, piztutakoan, telebista-aparatua berriz sintonizatu.
[caption id="attachment_83729" align="alignnone" width="900"]
Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia eta Iñigo Pérez Itelazpiko zuzendari teknikoa Arabako udalentzako Informazio-jardunaldian[/caption]
Datorren asteartean, martxoaren 3an, amaituko dira Araban estatu mailako aldi bereko emisioak. Une horretatik aurrera, Itelazpik emisio autonomikoen piztea egingo du kanal berrietan (ikus irudia), eta kanal zaharrekin batera biziko dira ekainaren 30era arte. Hori izan da Arabako udalei eskainitako jardunaldi informatiboaren ardatz nagusia, eta horri esker, xehetasun handiagoz ezagutu ahal izan da beharrezko informazioa emateko eta herritarrei prozesuak sor ditzakeen zalantzak argitzeko prozesua. Jardunaldia Araban izan da, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatu du eta Itelazpik aurkeztu du. Itelazpik Estatuko kateek hedadura-eremuetan eskaintzen dituzten emisio-zentroetako prozesuaren ardura du. Horrez gain, Arabako telekomunikazio instalatzaileen elkarteak, AVEITELek ere parte hartu du bileran.
Martxoaren 3tik aurrera, EiTB taldearen emisioak (bi eduki bereizmen handiko ETB-1 HD eta ETB-2 HD, eta lau kalitate estandarreko ETB-1, ETB-2, ETB-3 eta ETB-4) 45 kanalean emititzen hasiko dira. Une honetatik aurrera, antena kolektiboa egokitu ez duten erkidegoek kanal berriak sintonizatzeko egin beharko dute, betiere aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baimena duen enpresa instalatzaile baten bidez. Eraikinaren tamainak eta antena kolektiboaren tipologiak ezarriko du egin beharreko prozedura (ikus irudia). Zalantzarik izanez gero, erkidegoa baimendutako enpresa instalatzaile batekin harremanetan jartzea gomendatzen da, hala badagokio, jarduketa mota planifikatzeko. Egokitzapenak amaituta, telebista-aparatua berriz sintonizatzea baino ez da faltako, ohiko kanalean emisioak ikusten ez diren unean egin behar baita.

Informazio gehiago nahi duenak 2. dibidendu digitalari buruzko atalean.

Sakatu irudian, handitzeko.

Sakatu irudian, handitzeko.

LTD kanal irrati-elektrikoen taula.