Europako Batzordeak hainbat neurri aurkeztu ditu banda zabaleko Interneta hedatzeko Europako Batasunean datozen hamar urteetan. Horretarako, 200.000 milioiko inbertsioak egin beharko dira, Exekutiboaren arabera.
Proposamenen artean daude belaunaldi berrien sareen arauak berritzea, espektro radioelektrikoaren kudeaketa eraginkorrerako plana egitea eta Interneteko konexio azkarrak lortzeko azpiegituretan inbertsio publikoa eta pribatua sustatzeko aholkuak ematea.
Neurri horiekin, Europako Batzordeak Europako Agenda Digitalean sartutako helburuak lortu nahi ditu, hala nola, 2013an europar bakoitzak banda zabala arruntera eta 2020an banda azkarrera sarbidea izatea.
Europako Batzordetik estatu kideei “plan eragileak” sortzea proposatu zaie sare azkarretan eta ultralasterretan inbertsio publikoak zein pribatuak sustatzeko.
Aipatzekoa da, Europako etxebizitza guztiek 2020. urterako abiadura handiko Interneta izateko 200.000 milioiko inbertsio publikoa zein pribatua egin beharko dela.