
Pasa den otsailaren 26an Jyrki Katainen, Europako Batzordeko Presidenteordea, Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasunerako arduradun dena, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean izan zen. Arantzia Tapiak, Ekonomiaren eta Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak egin zion harrera, Euskadiko Parke Teknologikoen presidente Jose Miguel Corresekin batera.
Itelazpiko Zuzendari Nagusia den Juan José Baños Loinazek, Europako Presidenteordeak euskal korporazio teknologiko eta enpresekin izan zuen bileran parte hartu zuen. (argazkia ikusi)
Parkean izan ondoren, Europako Presidenteordea Bilbora joan zen Herritarrekin solasaldiak izeneko eztabaida-foroan parte hartzeko, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Europar Batasunerako Estatuko idazkari Iñigo Méndez de Vigorekin batera.
Jyrki Katainen-ek Europan hazkundea eta enplegua sustatzeko azaroan iragarritako EBren inbertsio-plana, Junker Plana deitutakoa, aurkeztu zuen. Plan horrek 315.000 milioi euroko aurrekontua du guztira.