- • 1949. urteaz geroztik, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
- • ITELAZPIk euskararen erabilera eta mendizaletasunaren praktika sustatzeko lehiaketa bat jarri du martxan, MendiFILM Festivaleko 5 sarrera bikoitz zozketatuz.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean instituzionalizatutako Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da urtero. Ospakizun hori dela eta, hainbat elkarte, erakunde publiko eta norbanakok jarduera ugari antolatzen dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, aurkezpenak eta era guztietako ikuskizunak) egun seinalatu horretan Euskal Herriko txoko askotan, euskara babestu eta omentzeko.
ITELAZPIk, euskararen erabilerarekin duen konpromisoaren erakusgarri, #MendiraEuskarazLehiaketa xumea jarri du martxan, gizarte osoari irekia; hain zuzen ere, antzineko hizkuntza horren historiari buruzko 3 galdera hauei erantzutean datza:
- Ba al dakizu zergatik ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduak 3an?
- Zein da euskaraz idatzi zen lehen liburua? Zein urtetan idatzi zen? Eta nork idatzi zuen?
- Norena da esaldi hau? “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duena baizik”
3 galderak asmatu dituztenen artean, 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira, abenduaren 6tik 15era bitartean Bilbon egingo den mendiko zinemaren jaialdira joateko.
Parte hartzeko, pdf inprimakia deskargatu, osatu eta bidali beharko da komunikazioa@itelazpi.eus helbide elektronikora.
* Lehiaketaren oinarriak:
- Parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute.
- Parte hartzeko, Itelazpiren webgunean argitaratutako albistean eskuragarri dagoen inprimakia bidali beharko da komunikazioa@itelazpi.eus helbide elektronikora.
- Parte hartzeko epea abenduaren 3an amaituko da, Euskararen Nazioarteko Egunean.>
- 3 galderei behar bezala erantzun dieten parte-hartzaile guztien artean 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira, abenduaren 6tik 15era bitartean Bilbon egingo den Mendi Film mendiko zinema-jaialdira joateko. Sarrera bikoitz bakoitza pase bakarrean bakarrik erabili ahal izango da. Sarrerak abenduaren 4tik aurrera bidaliko zaizkie irabazleei postaz.
- DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAES
- ARDURADUNA IDENTIFIKATZEA:
- 1. Tratamenduaren arduraduna: ITELAZPI, S.A.
- 2. Harremanetarako datuak:
- Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkeko 101 eraikina, PK 48170, (Zamudio).
- Telefonoa: 944032300.
- Posta elektronikoa: itelazpi@itelazpi.eus
- HELBURUA:
- Tratamenduaren helburua: Mendi-Film jaialdirako sarreren zozketa.
- 2. Datuak gordetzea: zozketa ebazten den bitartean.
- LEGITIMAZIOA: sarreren zozketa egitea.
- HARTZAILEAK: datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako.
- ESKUBIDEAK:
- . Interesdunak eskubidea du bere datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, eta datuak tratatzeko mugak jartzeko edo datuen aurka egiteko. Horretarako, idazki bat bidaliko du harremanetarako datuetan adierazitako helbidera.
- . Interesdunak eskubidea du, halaber, datuak babesteko agentzia eskudunaren aurrean erreklamatzeko.
- ARDURADUNA IDENTIFIKATZEA: