Jarraian, Itelazpik euskara sustatzearen eta bultzatzearen alde martxan jarri duen lehiaketaren erantzun zuzenen berri ematen dugu.
1. Galdera:
Ba al dakizu zegatik ozpatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduak 3an?
1. Erantzuna:
Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduan 3an ospatzen da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
2. Galdera:
Zein da euskaraz idatzi zen lehenengo liburua? Zein urtetan idatzi zen? Eta nork idatzia da?
2. Erantzuna:
Euskaraz idatzitako lehen liburua “Linguae Vasconum Primitiae” izan zen. Liburua 1545ean idatzi zen. Liburuaren egilea Bernat Etxepare izan zen.
3. Galdera:
Norena da esaldi hau?
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik”
3. Erantzuna:
Esaldia Joxean Artzerena da.
Zozketaren emaitza e-mailez jakinaraziko da. Irabazleek izena emateko formularioan emandako posta-helbidean jasoko dituzte sarrerak.
ITELAZPIk bereziki eskertu eta goraipatu egin nahi du euskara sustatzeko parte-hartzaileek erakutsitako konpromisoa.