- • Langileek 2021-2022 Euskara Planaren aurkezpena, Bikain ziurtagiria lortzeko asmoz.
- • #MendiraEuskaraz ardatzaren barruan, aurten, Itelazpik euskararen aldeko lehiaketa bat sustatu du bere enpresa bezero eta hornitzaileen artean.

Urtero bezala, Itelazpik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du abenduaren 3an, euskararen normalizazioarekin duen konpromiso sendoa berretsiz. Egun berezi honetan, Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendariak langileak bildu ditu Euskara Plana (2021-2022) eta datozen urteetan Sozietateak izango duen hizkuntza-irizpideen politika aurkezteko. Elhuyar enpresak parte hartu du planaren diseinuan, eta Hizkuntza Politika Sailaren jarraibideekin bat egin eta baita Bikain ziurtagiriari aurre egiteko helburuarekin egin da. Saioak Itelazpik Euskaraldia kanpainan izan duen parte-hartzeari buruzko balantzea ere egin du, eta hiru arigune erregistratu ditu. Azkenik, kanpaina horretan egin diren jardueretan parte-hartze handiena izan duten pertsonak aintzatetsi dira.
Kanpoko eragileekiko harremanei dagokienez, Itelazpik hizkuntza-normalizazioko politika aktiboak abian jartzeko bultzatzaile izan nahi du. Hori dela eta, #MendiraEuskaraz ardatzean, Itelazpik mendiko kirol-jardueretan euskararen erabilera sustatzeko ardatzaren barruan, bezero eta hornitzaile enpresa nagusien arteko lehiaketa bat jarri du abian. Euskaraldia kanpainan parte hartu duten enpresek abenduaren 4tik 13ra bitartean Bilbon egingo den Mendifilm mendi zinemaldirako sarreren zozketan parte hartuko dute.
