Itelazpi Sozietate Publikoa Kontratatzailearen Euskal Plataformaren Kontratatzailearen Profileko kide egin da orain gutxi. Profil edo aplikazio honen helburua ondorengoa da: euskal sektore publikoaren kontratuetarako sarrera bateratua egitea eta Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko legea betetzea.
Kontratatzaileran Profilera gehitu den lehen enpresa publikoa da Itelazpi. Profil honek Sektore Publikoaren kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea betetzen du eta bertan, parte hartzen duten enpresen kontratazio publikorako espedienteak argitaratzen dira. Horrela, mota honetako informazioren gardentasuna eta sarbide publikoa ziurtatzen dira, eta prozesuaren egoera zehatz mehatz ezagutzeko aukera dago.
Kontratazio publikoaren legea ehuneko ehunean betetzeko aukera eskaintzen du Kontratatzailearen Profilak. Batetik, arlo juridikoari dagokion legezkotasuna betetzen da, eta bestetik, berezko baldintza teknikoak betetzen dira. Izan ere, argitaratutako informazioak ez du inolako manipulaziorik jasotzen. Prozesua automatikoa, gardena eta segurua da.
Aplikazioaren bidez, hornitzaileek modu errazean ezagutu ditzakete euskal administrazioak abian jartzen dituen kontratazio publikoak eta horien egoera. Izan ere, leku bakar batean biltzen da informazio hori guztia.
Kontratzailaren Profilean espedienteak argitaratzeaz gain, erakunde publikoak bere espedienteak www.itelazpi.eus:81 atarian argitaratzen jarraitzen du. Izen bereko atala du webgunean eta bertan, Itelazpik egiten dituen kontratazioak kontsultatu daitezke.
Itelazpiz gain, plataforma honetan ondorengo erankudeek ere parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritza, URA, Izenpe, EJIE, Eibarko Udala eta Euskal Trenbide Sarea.