Landagunea informazioaren eta komunikazioaren teknologietan sartzeko bultzada erabakigarria emango du Eusko Jaurlaritzak, teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerak baliatzeko, bai informazioa eta zerbitzuak linean eskainiz eta bai biztanle-esparru bakoitza kanporantz sustatuz.
Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak Dinamiza TIC egitasmoa indartzearen alde egin du, landagunean teknologia digitala sartzea errazteko eta bertan arlo digitalaren kultura sortzeko, horko biztanleak lineako informazioaz eta zerbitzuez hornitzen joateko.
Mendinet Landa Garapeneko Elkarteen taldearen eskutik ari da gauzatzen egitasmoa eskualdeetan, Eusko Jaurlaritzaren Itsasmendikoi baltzu publikoaren laguntzaz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak jendarteratzen laguntzen duten ekimenak babesten dituzten Eusko Jaurlaritzako beste sailen programek sostengatuta.
Landa esparrua arlo digitalean sartzea errazteko zerbitzuak eta herritarren partaidetza sortu nahi dira sarean; eskualde horietan teknologia berriak ezagutaraztea finkatu, elkarlanaren aurrerapena sustatu eta eragileek duten papera koordinatu, herritarrentzat komunikazioa izateko eta izapideak egiteko bide berriak eta negozio elektronikoaren aukera berriak irekitzeko sarbide errazeko espazio komuna eskaintzeko.