
FMV-EMFrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren parte da ekimena. Pasa den igandean egin zen ibilaldia, maiatzaren 19an, eta Arabako Santikurutze Kanpezu udalerria izan da abiapuntua eta helmuga.
Gazteiz Mendi Taldeak ibilbide luzeko KANPEZU 2019 martxaren XXXVIII. edizioa antolatu du. Arabako Santikurutze Kanpezu udalerrian (558 m) izan ditu abiapuntua zein helmuga, puntu berean. Bi ibilbide izan zituen martxak, 25 km-ko ibilbide laburra eta 44 km-ko luzea. Ibilbide bietan zehar, 1.416 metrotara dagoen Ioar mendiaren gailurrera igo ziren, bertan dagoelarik Itelazpiren sarearen igorpen zentro nagusietako bat.
Mendi martxa babestu du Itelazpik, laguntza logistikoa emateko materialak eta Itelazpiren TETRA sarea erabiltzen duten irratikomunikazio bidezko terminalak laga baititu. Pasa den urtean FVM-EMFrekin sinatutako hitzarmenaren baitan sartzen da ekimen hau, Zirkuitoaren mendi-martxak sustatzeko eta gure igorpen zentro gehienak kokatuta dauden ingurune naturalak sustatzeko xedez.
Esteka interesgarria:





