Telebistaren etete analogikoa pairatuko duten Gipuzkoako etxebizitzen % 97 baino gehiagok dagoeneko egokitu du bere antena LTDa ikusi ahal izateko; % 94,6ak LTDa ikusten du eta % 98,8ak ikus-entzunezko sistema berri hau ezagutzen du, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren datuen arabera.
Francisco Jordan de Urries Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariak, Jose Antonio Quintela LTDrako Trantsizio Nazionaleko Bulegoko zuzendariak eta Txema Garcia Orois Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio zuzendariak prentsaurrekoa eman dute LTDrako trantsiziorako azken fasearen berri emateko.
Hirugarren eta azken itzalaldi honek Gipuzkoako 65 udalerritako 550.000 lagunei eragingo die. Hauek dira etetea izango duten 65 herrietako batzuk: Donostia, Irun, Errenteria, Andoain, Azkoitia, Beasain, Hernani, Lasarte, Zarautz, Hondarribia, Tolosa, Ordizia eta Villabona.
Martxoaren 10a aurretik etxebizitzak eta antenak egokitzea gomendatu du Industria Ministerioak.
LTDrako trantsizioa apirilaren 3an bukatuko da, Jose Antonio Quintelak jakinarazi duenez. Azpimarratu duenez, prozesua “normaltasun osoz” amaituko da Gipuzkoan.