Telebista analogikoaren itzaleraren ostean libre gelditu diren frekuentziak gaur egungo telebistako operadoreen artean banatuko ditu Gobernuak 2010eko ekainaren eta 2011ko martxoaren bitartean, Ministro Kontseiluak onartutako Errege Dekretuaren arabera.
Horrela, telebista analogikoak LTDa baino eremu irrati-elektriko handiagoa betetzen duenez, bi fase bereiztuko dira libre gelditu diren frekuentziak horiek banatzeko.
Lehenengo fasean multiplex oso bat banatuko da operadoreen artean, eta horri esker lau kanalek emitituko ahal izango dute aldi berean. Bigarrenean, 2011 eta 2015eko urtarrilaren bitartean, gainerako tartea banatuko da, batez ere komunikazio mugikorreko zerbitzuen artean.
Beraz, operadore pribatuek (Antena 3, Telecinco, Sogecable, LaSexta, Net TV y Veo) 4 kate izan ahalko dituzte LTDan 2010eko ekainetik aurrera. Errege dekretuaren arabera, jada existitzen diren eta sortuko diren estatu-eremuko multiplex digitalen edukiera emakidadun elkarteen artean ustiatu behar da, eta prozesu osoan zuzentasuna egon behar da euren artean.
Bitartean, RTVE taldeak estatu-eremuko bi multiplex oso izango ditu eta autonomi erkidego bakoitzak autonomia-esparruko bi multiplex digital.