
Bere bizitza baliagarriaren amaierarekin eta desegitearekin, Itelazpik telekomunikazioetako zentroak okupatutako gunea berreskuratu du eta jolastoki bihurtu du.
Herrera-San Leon izeneko telekomunikazioetako zentroa Samaniego (Araba) udalerriko San Leon haitz-puntaren hegaletan kokatuta zegoen eta La Herrerako Portutik hel zitekeen bertara; zehazki, 1.197 metroko altueran kokatuta zegoen eta Eitb taldearen irrati- eta telebista-seinaleak eta telebista pribatu zein tokiko telebisten seinaleak igortzeko tokia izan da.
Hain zuzen ere, 2013. urtearen amaieran, igorpenak Matikal haitz-puntaren hegaletan kokatutako aldameneko zentrora eramateko aukera identifikatu zen. Proiektuak zerbitzuen kalitatea hobetzea eta igorpenak puntu bakarrean kontzentratzea ahalbidetu du, horrela gure jardueraren eragina murriztuz. Itelazpik ingurune naturalarekiko duen konpromisoa dela-eta, zerbitzuen migrazioa bukatutakoan, zentroa desegiteko eta jolastoki gisa berreskuratzeko prozesua hasi zen. Horretarako, zenbait mahai instalatu ziren, perimetro-itxitura bat eta flora eta fauna autoktonoak adierazten dituen informazio-panel bat ere bai.
[caption id="attachment_77214" align="alignnone" width="556"]
Herrera-San Leon zentro zaharreko dorrea. Zentroko dorrearen atzealdean, non igorpenak lekuz aldatu diren.[/caption]



