Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak hilabete bat iraungo duen kontsulta publikoa martxan jarri zuen ekainaren 15ean. Era horretan, sektoreko agenteen arabera Espainiako haririk gabeko zerbitzu eta zerbitzu mugikorrentzako espektro erradioelektrikoaren banaketa egiteko prozedurarik egokiena zein den ezagutu nahi du.
Industria Ministerioak 310 megahertz eskainiko ditu. Horietatik 230 2011n erabili ahal izango dira, 60 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen eta 20 2015. urtean zehar. Nahiz eta frekuentzien erabilgarritasuna aldatu, eskaintza guztiak 2011n emango dira, operadore guztiek espektroaren erabilera ezagut dezaten.
Industria Ministerioko iturriek aukerarik baztertuko ez dutela eta eskaintza egiteko prozedurarik egokiena bilatzen ari direla adierazi dute. Eskaintza horrekin dirua biltzea eta defizit publikoa murriztea posible litzateke, baita sektorearen hazkundea ahalbidetuko luketen inbertsioak lortzea ere.