Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak irrati-espektroaren inguruko proposapen zehatza luzatuko du udazkenean, Bernardo Lorenzo Telekomunikazio eta Informazio Gizarterako Estatu idazkariak azaldutakoaren arabera.
Uztailaren 16an bukatutzat eman zen galdeketa publikoan sektoreko agenteek egindako ekarpenak aztertu ostean, Industria Ministerioak irrati-espektroaren alorrean jarduerak proposatuko dituela iragarri du hitzaldian.
Helburu nagusiak honako hauek dira: espektroaren erabilera hobetzea eta malgutzea eta erabilgarri dagoen espektroa sektorearen esku uztea.
“Prozedura ireki, objektibo, garden eta ez diskriminatzaileak erabiliko dira frekuentziak banatzeko. Horretarako mugak ipiniko dira: operadore bakoitzak 20 megahertzeko espektroa erabili ahalko du 800 eta 900 megahertzeko bandetan, eta 55 megahertzeko espektroa 1.800 megahertz, 2.100 megahertz eta 2,6 gigahertzeko bandetan”, azaldu zuen.
Hurrengo asteotan Telekomunikazioen Azpiegitura Komunen araudi berria onetsiko dela adierazi du Estatu idazkariak. Horrek telekomunikazio sare berrien hedatzea erraztuko du.