Itelazpi Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plan berrian parte hartzen ari da. Orain hilabete batzuk hasi zen Itelazpi Azpiegitura Teknologikoen arloan lanean, bertako errekurtsoak finkatzeko eta arrazionalizatzeko asmoz.
Itelazpi Berrikuntza Publikoaren Planeko lan-mahaietan parte hartzen ari da, Azpiegitura Teknologikoei dagokion arloan hain zuzen ere. Lan horren helburua da arlo horretan erabiltzen diren baliabideak finkatzea eta arrazionalizatzea. Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura teknologikoen azterketa egin behar da horien egoerari buruzko informazioa lortzeko. Eusko Jaurlaritzaren baliabideak, sareak eta azpiegiturak ere, aztertu behar dira, bai baliabide teknikoak, baita giza-baliabideak ere. Jasotzen diren datu guztiak oinarritzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura teknologikoen finkatze eta arrazionalizatze prozesua egiteko ekintza-plana prestatuko da.
Ikerketa honek sortuko dituen onurak ondorengoak dira: azpiegiturak eta prozesuak finkatuko dira eta bikoiztasunek sortzen dituzten arazoak alde batera utzi eta onura ekonomikoa lortuko da. Era berean, parte hartzen duten agente guztiek erabiliko duten eredu antolatu eta normalizatua sortuko da, eta horri esker, errekurtsoak finkatu eta arrazionalizatuko dira. Ikerketaren ondorioz bulego berria ere sortuko da. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio sareak kudeatuko dira. Lan egiterako orduan, gainera, ezarritako norabideak kontuan izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak maiatzaren 31an onartu zuen Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP). Plana gobernuaren estrategia global eta partekatuaren zati da, administrazio publikoan aldaketa sakona lortzeko. Datozen hiru urteetan gizarteari kalitatezko zerbitzuak eta zerbitzu eraginkor eta seguruak eskainiko dizkien administrazio berritzaile eta irekiranzko bidea egingo du gobernuak, gainontzeko euskal erakundeekin lankidetzan eta herritarren parte hartze aktiboarekin.