Emakundek “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde” bereizgarria eman dio Itelazpiri. Berdintasun plan bat egiten duten eta emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateei ematen zaie bereizgarri hori.
Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde” bereizgarria eman dio Itelazpiri. Gizartearekin arduratsu izateko hartutako konpromisoarengatik jaso du aitormen hori erakunde publikoak. Enpresan egiten den kudeaketaren ardatz dira eguneroko lanean eta etengabe emakume eta gizonezkoen berdintasuna bultzatzen dituzten oinarriak.
Bereizgarria jasotzeko, Italazpik konpromisoa sinatu du. Horrez gain, diagnostikoa eta helburu zehatzak jasotzen dituen plana egin ditu.
Berdintasun politikak aurrera eramateko egindako lana hartzen du aintzat Emakundek. Aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trebatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, trebaketak eta aukeratze prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.
Lankidetza erakunde bezala izendatuta dauden erakunde guztiek, gainera, jarraipen-txostena egin behar dute urtero. Bertan, aurreko urtean egindako lana jasotzeaz gain, ikasturte berriari begira ezarritako helburuak eta plana ere jasoko dira.