Joan den Azaroaren 24an Guggenheim Bilbao Museoak “Smart Towers: Etorkizuneko zerbitzuak telekomunikazio-dorreetan” izenburuko II.Unired Foroa hartu zuen. Pasa den urtean Madrilen UNIRED foroaren lehen edizioan izandako arrakastaren ondoren, sektorearen ordezkari ugari berriro ere bildu izan dira, oraingoan azpiegituren operadoreek Smart zerbitzu berrien inguruan izango duten zereginaz eztabaidatzeko.

Joan de Azaroaren 24an Iñigo Urkullu Lehendakariak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka lagun zuela, II. UNIRED Foroa inauguratu zuen, aurten helburu duena etorkizuneko zerbitzuak telekomunikazio-dorreetan, Smart Towers deritzaten horietan, arakatzea. Telekomunikazio-dorreak bezalako “funtsezko” azpiegituren garrantzia nabarmendu zuen Lehendakariak, ahalbidetu egiten baitute lurraldearen % 100i estaldura ematea, eta botere publikoen erronka azpimarratu zuen, “ekonomiaren hazkundea eta ongizatea sortzeko gai” diren zerbitzuen eta teknologia berrien garapena bultzatzearen alde.
[caption id="attachment_75714" align="alignnone" width="600"]
UNIREDeko presidentea eta Itelazpiko zuzendari nagusi Juan Jose Baños izan zen jardunaldiaren hasieraren eta amaieraren arduraduna.[/caption]
Foroaren bigarren edizio hau Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan garatu zena, eta bertan parte hartu zuten ere bai Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Ogasuneko eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde Nerea López-Uribarri, Itelazpiko zuzendari nagusi Juan José Baños, Bilboko alkate Juan María Aburto, UNIREDeko idazkari Jorge Alberto Jiménez, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari Juan Ignacio Bidarte, baita Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Gaietako sailburu María José Beaumont ere, besteren artean.
Goiz osoan zehar, lehen mailako adituek, Administraziokoek, sektore pribatukoek, mundu akademikokoek eta hedabideetakoek, eztabaidan jardun zuten sektorearen etorkizunari buruz. Smart Towers: Etorkizuneko zerbitzuak telekomunikazio-dorreetan izan zen aukeratutako izenburua Smart eta IoT (gauzen Internet) zerbitzuak emateko azpiegitura horien erabilera aztertzen duen foroarentzat.
Lehendakariak abagune hori aprobetxatu zuen telekomunikazioetako “funtsezko” azpiegitura horiek mantentzeak autonomia erkidegoentzat adierazten duen “esfortzu publikoaren” garrantzia nabarmentzeko, “aukera” bat ere direnak etorkizunari begira. Foro horretan egin ziren ekarpenek herritar guztiei kalitateko zerbitzu bat eskaintzen jarraitzeko balio izango dutelako uste osoa adierazi zuen, baita teknologia berrietarako sarbidea errazten eta ingurune naturala zaintzen jarraitzeko ere. “Azken batean, teknologien alderdi soziala nabarmentzea”, gaineratu zuen.

UNIRED irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2006. urtean sortua, ikus-entzunezko seinalearen hedapena garraiatzen duten sare-operadoreak integratzen dituena baita telekomunikazio-azpiegituren kudeatzaileak ere (erakunde publiko gehienak). Gaur egun, Itelazpi SA da elkarteko lehendakaria.
II. UNIRED Foroari buruzko informazio guztia hurrengo estekan: www.uniredasociacion.es/foro-st