- • Sarea 2018an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren eskutik.
- • Bide-segurtasunarekin konprometituta dauden euskal enpresak biltzen ditu.
- • ITELAZPIk beste urrats bat egingo du pertsonen babesean, eta sarean diseinatutako jardunbide onenak integratuko ditu.

INNOVABIDE Sareko ordezkariak, Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiarekin eta SST saileko teknikari batekin batera.
2018ko urrian, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan aurkeztu zen INNOVABIDE proiektua Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren (https://www.trafikoa.eus) euskal enpresaren Mugikortasun seguruari eta Bide-Segurtasunari buruzko ekimenetako bat da. “In itinere” eta “in misio” istripuetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua %40-a murrizteko helburuarekin sortu zen.
INNOVABIDE sarea bide-segurtasunarekin konprometituta dauden euskal enpresek osatzen dute. Enpresa horiek, eguneroko kudeaketan eta beren estrategia, antolaketa eta jarduketen bidez, istripu-tasa hobetzen eta minimizatzen ahalegintzen dira, eta beren esperientziak gainerako erakunde konprometituekin partekatzen dituzte..

ITELAZPIk, pertsonak babesteko konpromisoaren barruan, INNOVABIDE Sarearekin bat egin zuen joan den asteazkenean, abenduaren 18an. Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusia eta Sareko hainbat ordezkari izan ziren ekitaldian..

INNOVABIDE sareko ordezkarien, Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiaren eta SST saileko teknikari baten arteko lan-saioa.