Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Amsterdamen ospatu zen The Things Conference, LoRaWAN teknologiako mundu mailako erreferentziazko kongresua.

Joan den urtarrilaren 31n, Itelazpin Gauzen Interneteko berrikuntza-arloa zuzentzen duen ingenieritza arloko langileak joan ziren une honetan mundu mailako LoRaWAN (Low Range Wide Area Network) teknologiako erreferentzia den kongresura; izan ere, teknologia hori da Gauzen Interneta (IoT, Internet of Things) garatzeko baliatuko den teknologia nagusietako bat. The Things Conferense kongresua babesten du Lora Alliance elkarteak. Elkarte horrek LPWA (Low Power Wide Area) sareen estandarizazioan inplikatutako industria desberdinetako 500 ordezkari biltzen ditu, hain zuzen ere, LoRaWAN protokoloaren garapenaren eta promozioaren bidez.
Itelazpik LoRaWAN aukeratu du IoT sarea hedatzeko. Une honetan, pilotu-probak egiten ari dira, behin betiko hedapenaren aurretiazko urratsak izango direnak. LoRaWAN honako baldintza hauek eskatzen dituzten aplikazioetarako diseinatuta dago: hedapen sinplea urruneko eremuetan, konexio kopuru handia eta oso kontsumo baxua.
