Itelazpik ohizko zuhaitz landaketa egingo du otsaila eta martxoan zehar, jardunaldi hauek ingurumenarekiko eta gizartearekiko dugun konpromisoaren barne daude eta bertan lehen-mailako bi hezkuntza zentrok eta adimen urriko pertsonen elkarteak parte hartuko dute. Aurten 2012.urtetik landatutako zuhaitzen kopurua 1500 baino gehiago izango da.


Ingurumenareriko eta gizartearekiko konpromiso irmoa du Itelazpik. Natur ingurunea erabiltzen dugu, bertan ezartzen ditugu gure zerbitzuak jasaten dituzten azpiegiturak, eta, ondorioz, ingurumenean eragiten dugu. Gauzak horrela, sortzen dugun eragina ahalik eta gehien murrizten saiatzen gara, eta helburu hori lortzera bideratuta dauden ekintza multzo bat garatzen dugu. Ekintza horien artean Zuhaitz Eguna programa dago, hiru jardunaldietan zehar EAEko lehen-mailako hezkuntzako ikasleek eta adimen urriko pertsonek ehun zuhaitz landatuko dituzte. Zuhaitzak telekomunikazio zentroen ondoko lurretan edo jardunaldiak egiten diren udalerriek lagatutako lurretan landatuko dira.
Aurten Bakioko Urkitza Eskolak (Bizkaia), Aiarako Etxaurren Ikastolak (Araba) eta Donostiako ATZEGIk (Adimen urriko pertsonen aldeko Gizpuzkoako elkarteak) parte hartuko dute. Bizkaiko eta Arabako jardunaldiak Oiz eta Matxitxako telekomunikazio zentroen ondoan dauden Itelazpiko lurretan egingo dira. Arabako jardunaldia Aiarako Udaletxeak lagatutako lurrean egingo da, Lantenoko telekomunikazio zentrotik hurbil dagoena.
Zuhaitz Egunen programa 2012.urtean hasi zen eta guztira 1500 zuhaitz landatu izan dira.