
Itelazpik antolatzen dituen 2015eko Zuhaitz Eguneko jardunaldietan, Ekintza Ikastola (Donostia) eta Salesianos Deusto (Bilbo) ikastetxeetako 115 ikasleek beren irakasleek lagundurik, hainbat hamarnaka zuhaitz (Bertako Haritzak, Haritz Amerikarrak eta Urkiak) landatu zituzten pasa den astean.
ITELAZPIko Zuzendari Nagusia den Juan Jose Baños Loinazek ongi etorria eman ondoren, Ingurumeneko Arduradunak Itelazpik kudeatzen dituen komunikazio zentroetan egon daitezkeen sistema desberdinak eta sistema hauekin ematen diren zerbitzuak azaldu zituen.
Bestalde, jardunaldi guztietan Ingurumen Zientzietako Lizentziatu batek hitzaldi bat eman zien partaideei, non egin beharreko landaketari buruzko eta landare motei buruzko azalpenak, landare motaren zergatia, bertako florari errepasoa eta Ingurumenarentzako onuraren azalpenak eman zien.
Hurrengo martxoak 25 Arabaren txanda izango da, C.E.P. Gobea Ikastetxeko ikasleek Erkametza eta Pinu Gorri zuhaitz-motak landatuko dituzte Itelazpiko Tuesta telekomunikazio-zentroaren ondoan Administrazio Batzarrak lagatutako lursailetan.
Horrela ITELAZPIk, ingurumenarekiko errespetua gazteen artean dibulgatzearekin duen konpromisoa mantentzen eta sendotzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren hiru lurraldeetan.