Itelazpi leiala da gizartearekiko duen konpromisoarekin eta horregatik parte hartu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) joan den otsailaren 9an antolatutako 2018ko Ekintzailetzako eta Enpresen Aurkezpeneko Jardunaldietan.

Itelazpi leiala da gizartearekiko duen konpromisoarekin eta horregatik parte hartu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) joan den otsailaren 9an antolatutako 2018ko Ekintzailetzako eta Enpresen Aurkezpeneko Jardunaldietan.
Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak ireki zuen esleitutako espazioa eta, horren ostean, unibertsitate horretako ikasle ohia den eta Itelazpin ingeniaria den Ricardo Lizundiak hitz egin zuen. Bere hitzaldian, Matxalen Lauzirikak Itelazpi euskal sektore publikoaren ordezkari gisa aurkeztu zuen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin duela bi urte garatu duen hitzarmen arrakastatsua nabarmendu zuen; horri esker, praktiketako erreferentziazko programa bat ezarri da irratiaren eta telebistaren arloan. Izan ere, 15 ikaslek baino gehiagok parte hartu ahal izan dute Itelazpiren telekomunikazio-zentroen sarearen gainean garatutako proiektu errealetan eta sare hori Euskal Autonomia Erkidegoko sarerik garrantzitsuenetariko bat da. Saioan zehar, ikasleei azaldu zieten telekomunikazioko azpiegituren sektorea osatzen duten enpresarik nabarmenen egitura eta eremu horretan lan egiteko eskatzen diren eskumen nagusiak ere bai.
Itelazpik jardunaldi horietan parte hartu zuen gizartearekiko dugun konpromiso irmoaren barruan, gizartea baita gure zerbitzuen azken hartzailea. Halaber, jardunaldi horietan parte hartzean, gure helburua izan da otsailaren 11n ospatzen den Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekiko konpromisoa islatzea; hain zuzen ere, horren xedea da emakumeen lan zientifikoa aintzat hartzea eta nesken interesa eta bokazioak sustatzea, zientzia-ikasketetarako joera izango duten etorkizuneko ikasle gisa.
Hori dela-eta, Itelazpi aliantza handia garatuz joan da telekomunikazioen arloko prestakuntza-sektorearekin, hau da, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin eta Lanbide-heziketako Zentroekin, besteak beste. Izan ere, horiek urtero doaz Itelazpi Ezagutu programaren barruan integratutako ate irekien jardunaldietara. Horrela, Itelazpik, bere zerbitzuak ezagutzera emateaz gain, telekomunikazioen ezagutza eta ikasketa bultzatu nahi ditu gazteen artean eta, bereziki, emakumeen artean, hurrengo urteetan horien parte-hartzea erabakigarria izan behar delako.