ITELAZPIk LSO arloko aintzatespena eman dio ALTEL S.L.U.-ri (Ezkerretik eskumara) Juan Jose Baños ITELAZPIko Zuzendari Nagusia, Arrate Ibañez de Elejalde, ALTELeko Laneko Arriskuen Prebentzioarako Arduraduna, Ignacio Romeo ALTELeko Zuzendari Nagusia eta jabea, eta Javier Castillo ALTELeko Merkataritza eta Operazio Zuzendaria[/caption]
Pasa den Otsailak 2an gure Zuzendari Nagusi Juan Jose Bañosek Laneko eta Segurtasun arloko aintzatespena eman zion ALTEL S.L.U.-ri. Aintzatespena ALTELeko Zuzendari Nagusia eta jabea Ignacio Romeok, ALTELeko Merkataritza eta Operazio Zuzendaria Javier Castillok eta ALTELeko Laneko Arriskuen Prebentzioarako Arduraduna Arrate Ibañez de Elejaldek jaso zuten.
ITELAZPIko telekomunikazio zentroetan normalean egiten ditugun LSO ikuskapenen ondoren eta azken bi urteko puntuazioak aztertuta, puntuazio hoberena lortu duen enpresa ALTEL S.L.U. izan da.
ITELAZPIk publikoki aintzatetsi nahi du telekomunikazio zentroen sarean gure enpresa kontratistek egiten duten eguneroko lana, horrek dakarren guztia kontuan hartuz.
Gure zorionik beroenak ALTELeri.