
ITELAZPIk ingurune naturalarekiko konpromiso irmoa du. Itelazpik garatzen duen jarduerak ingurumenean eragina du, eta horregatik, sektore publikoko eragile garen heinean, gure azpiegiturek okupatzen dituzten eremuak berreskuratzeko eta hobetzeko ekintzak aurrera eramateko ardura dugu.
Hau dela eta, Itelazpik, Matxalen Lauzirika zuzendari nagusiak ordezkatuta, lankidetza hitzarmena sinatu du Tolosako Udalarekin, eta Tolomendi elkartearekin, inguru horretan abeltzaintzaren garapena erraztuko duen ur biltegia eraikitzeko, abeltzainen eskariari ere erantzunez.
ITELAZPIk telekomunikazio zentroaren azpiegituran pilatzen den ura bildu eta hodien bidez bideratuko du eraikiko den ur biltegira arte.
Azpiegitura berriari esker, biltzen den euri ura erabili eta depositua zisternen bidez betetzeko aukera ere izango dute abeltzainek. Proiektu erabat berritzailea da, beste inon ez delako telekomunikazio zentroa erabili urak biltzeko.
Ur depositu berriarekin abeltzainen jarduera erraztu, sustatu eta beren bizi kalitatea hobetuko da, jardueraren kostuak ere gutxituz.