- • 2018ko martxoan eratu zen berdintasunaren aldeko entitateen sareak hirugarren batzarra egin du Oronaren egoitzan, Hernanin.
- • 63 erakundek osatzen dute sarea, eta denbora horretan egindako lankidetza- eta partaidetza-lanaren emaitzak aurkeztu dituzte.

BAI SAREA osatzen duten enpresa eta entitateek, horien artean Itelazpi dago talde eragileko kide gisa, hirugarren batzarra egin zuten abenduaren 12an Orona Ideon, Hernanin, eta bertan aurkeztu zituzten sarea 2018ko martxoan jaio zenetik egin duten elkarlan eta parte-hartze lanaren fruituak.
Gaur goizean egindako batzarrean orain arte egindako lanaren fruitu batzuk aurkeztu ziren, hala nola enpresek beraiek euren erakundeetan berdintasunezko antolaketa-kulturari buruzko diagnostikoa egiteko sortutako tresna.
Erakunde bakoitzean autodiagnostikoa egiteko aukera ematen duen tresna da, kualitatiboa eta kuantitatiboa, eta hiru eremuren inguruan egituratzen da (balioak eta sinesmenak, komunikazioa eta sinbologia eta ohiturak). Hainbat helburu, une eta erakunde motatara egokitzen den tresna da.
2016an sortzen hasi zen enpresa-sareak beste erakunde batzuekin esperientziak partekatzea du helburu, eta berdintasunaren aldeko politikak erakundeak indartuta atera daitezen eta gure gizartean eragin handiagoa izan dezaten laguntzea. Enpresetan berdintasunaren aldeko planek eta ekintzek duten eragina biderkatu nahi du. ITELAZPI sarea sortu zenetik dago talde eragilean, eta, horrela, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi du.