Pasa den otsailaren 14ean Itelazpik Ihobe sozietate publikoak antolatutako jardunaldian parte hartu zuen, bertan erosketa eta kontratazio publiko berdearen bidean lortutako aurrerapenak aurkeztu ziren eta Itelazpi Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitako erakunde aintzatetsi zuen Jaurlaritzak.

Euskal Administrazio Publikoak erosketa eta kontratazio publiko berdearen bidean lortutako aurrerapenak eta arrakastazko kasuen aurkezpenak izan ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ihobe sozietate publikoak antolatutako jardunaldi teknikoaren ardatzak. Bertan, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitako erakundeak publikoki aintzatetsi zituen Jaurlaritzak, horien artean Itelazpi. Sailburuordetza nagusiek aintzatespenak eman zizkieten erakundeei, zehazki, Elena Moreno Zaldibar Ingurumeneko sailburuordeak, Itziar Agirre Berriotxoa Ogasunekoak eta Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea Administrazio eta Zerbitzu Orokorretakoak. Itelazpitik Ingurumen arduraduna den Jessica Gutierrezek jaso zuen ziurtagiria. Jardunaldian Farid Yaker izan zen gonbidatu berezia, Nazio Batuetako Ingurumen Programaren Erosketa Publiko Iraunkorrerako Programaren arduraduna.
Natur ingurunea erabiltzen dugu, bertan ezartzen ditugu gure zerbitzuak jasaten dituzten azpiegiturak, eta, ondorioz, ingurumenean eragiten dugu. Gauzak horrela, ingurumenarekiko gure konpromisoa bi ardatzetan dago oinarrituta: batetik, sortzen dugun eragina ahalik eta gehien murrizten saiatzen gara, eta helburu hori lortzera bideratuta dauden ekintza multzo bat garatzen dugu; bestetik, sortutako eragina lehengoratzea bilatzen dugu, gizartearekiko konpentsazio-ekintzak direla medio. Itelazpik ingurumenaren ikuspegitik bikainak diren erakundeak egiaztatzen zituen EMAS europar ziurtagiria lortu zuen eta Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren atxikimentua gure Ingurumen Kudeaketa Planaren barruan aurkitzen da.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak ezartzen du Euskadiko Administrazioa bere osotasunean mugiarazteko eta ingurumen-irizpideak erosketa eta kontratazioan barne hartzea lortzeko beharrezko jarduteko esparrua.
[gallery columns="4" link="none" ids="eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV8yMDE4MDIyMV9iZXJkZWFfNC5qcGciLCJ0aXRsZSI6Ikl0ZWxhenBpXzIwMTgwMjIxX2JlcmRlYV80IiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV8yMDE4MDIyMV9iZXJkZWFfMS5qcGciLCJ0aXRsZSI6Ikl0ZWxhenBpXzIwMTgwMjIxX2JlcmRlYV8xIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV8yMDE4MDIyMV9iZXJkZWFfMi5qcGciLCJ0aXRsZSI6Ikl0ZWxhenBpXzIwMTgwMjIxX2JlcmRlYV8yIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0="]