
1974TIK, URTERO, EKAINAREN 5EAN, NAZIO BATUEN ERAKUNDEAK (NBE) ALDARRIKATUTAKO INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU EGITEN DA MUNDUKO HERRITARRAK SENTSIBILIZATZEKO INGURUMENAREKIN LOTUTAKO GAIEN INGURUAN, EKINTZA POLITIKOA ETA ARRETA INDARTUZ.
Jakinarazpen honen bitartez, Itelazpik, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, bat egiten du #AirearenKutsadurarikGabe kanpainarekin. Euskal sektore publikoaren parte izateagatik daukagun erantzukizunetik, Itelazpik konpromiso irmoa dauka ingurune naturalarekin eta jakin badakigu gure jarduerak, premia teknikoen ondorioz, eragina duela ingurune horrengan. Horregatik guztiagatik, jarduera desberdinak burutzen ditugu ekintza hori arintzeko; besteak beste, hauek nabarmendu behar dira:

- • Zuhaitzen landaketa (guztira, 2000) eta landaketa horiek egin diren lursailen segimendua.
- • Hondakinen tratamendua eta kudeaketa (gasolioa, bateriak, txatarra, materia organikoa, papera, plastikoa, etab.).
- • Energia hornitzeko sistema hibridoaren instalazioa.
- • CO2 emisioen murrizketa.
- • Baso-pistetako belar-sastraken garbiketa.
- • Ibilgailu hibridoak txertatzea.
- • Desinstalatutako igorpen-zentroetan aisialdirako espazioak berreskuratzea eta informazioko mahai tematikoak instalatzea.
- • Ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ingurumenaren inguruko sentsibilizazioa, gidatutako bisiten programaren barruan.
- • Enpresa hornitzaileei zuzendutako ingurumenari buruzko prestakuntza.
- • Ingurumenaren inguruko etengabeko prestakuntza langileentzat.
Aurretik deskribatutako ekintzak gure Ingurumen Deklarazioaren parte dira, Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemak (EMAS) 2017. urtean egiaztatutakoa.