- • Matxalen Lauzirikak eman zion hasiera eta amaiera foroari, Itelazpiren zuzendari nagusiak eta UNIREDen presidenteak.
- • 5G teknologiak aukera emango du aplikazioak eta zerbitzuak garatzeko industria askotan, baina baita hirien eta gizartearen kudeaketa hobetzeko ere, arrakala digitala murrizten lagunduz.
- • Azpiegituren operadoreek funtsezko zeregina izango dute 5G teknologiaren zabaltze arrazionalizatua eta iraunkorra egiteko.
- • Abian daude dagoeneko lehenengo proiektu pilotuak, baina 2020ko ekainaren 30etik aurrera azkartuko da prozesua, 2. Zatikizun Digitala amaitutakoan.

Pasa den urriaren 17an, ostegunean, egin zen Madrilen III #ForoUNIRED #SmartTowers – 5G Erronkak eta aukerak. Topaketa UNIRED elkarteak antolatu zuen, telekomunikazio-azpiegituren operadore nagusiak elkartzen dituen erakundeak. Jatorriz oinarri autonomikoa zuen eta une honetan enpresa publikoak (Itelazpi, AST, Retegal, Nasertic eta Ibetec) eta estatu mailako proiekzioa duten enpresa pribatuak (Axión eta TelecomCLM) ere hartzen ditu.
Topaketa lau mahairen inguruan egituratu zen. Mahai horietan, erakundeetako eta hezkuntza sektoreko ordezkariek, operadore komertzialek, ekipoen fabrikatzaileek, hainbat industriatako ordezkariek eta azpiegituren operadoreek eurek parte hartu zuten. Ekitaldiari Matxalen Lauzirikak eman zion hasiera, Itelazpiren zuzendari nagusiak eta UNIRED elkartearen presidenteak. Azpimarratu zuen 5G aukera bat izango dela negozio eredu berriak eta sektoreko eragileen arteko lotura eredu berriak sortzeko eta azpiegiturek funtsezko egitekoa izango dutela zerbitzuak zabaltzean nahiz zerbitzuak eskaintzean, ulertzen baita nukleo handietara zein landa eremuetara iritsi behar dutela.


Foroan parte hartu zuten txostengileak
Jardunaldian telefonia mugikorreko teknologia berri horrek izango duen garrantzia egiaztatzeko aukera izan zen. Hiru oinarri teknologikoak -abiadura, aldi bereko konexio kopurua eta, bereziki, latentzia,1 ms baino txikiagoa–) hobetzen dituenez, ezin konta ahala aukera ematen dio sektore ugariri, batik bat mugikortasunekoei, industriakoei, osasunekoei eta aisialdikoei. Publiko orokorrari eta gizarteari dagokionez, teknologiak berrikuntzak ekarriko ditu hirien kudeaketan, ingurumena babestean, adinekoak zaintzean eta arrakala digitala murriztean.
Foroan, halaber, ondorio garrantzitsu bat atera zen: azpiegituren operadoreek funtsezko zeregina izango dute teknologia zabaltzean, bereziki populazio dentsitate handiko eremuetako hiri altzarietako Small Cells delakoak zabaltzean. Administrazioek eta gizarte erakundeek zabaltze arrazionalizatua eta iraunkorra egiteko eskatzen dute, eta horretarako, partekatze eredu bat gauzatu beharko da operadore neutro baten bitartez.


Informazio gehiago: NP de UNIRED
UNIRED foroaren lehen kapitulua 2016an jarri zen martxan, telebista komunikabide unibertsala eta doakoa dela defendatu zuenean. Bigarren foroa 2017an egin zen Bilbon, SmartTowers izenarekin, eta telekomunikazio dorreek etortzekoak ziren zerbitzu berrietan izango zuten zeregin erabakigarria izan zuen ardatz. Bi urte geroago, aurreikuspen hura berretsi egin da eta pasadan ostegunean, hirugarren edizioan, egiaztatu ahal izan da azpiegituren kudeaketa eredua erabakigarria izango dela 5G teknologia zabaltzean.
Egitaraua:
