- • Jardunaldiari esker, Itelazpik egindako zerbitzu nagusiak ikasleei hurbildu zaizkie, eta azpiegituren sektorea ezagutarazi.
- • Jardunaldia antolatzeko formatu berriari esker, ikasle asko bildu dira.

Otsailaren 6ko goizean, Itelazpik Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatutako Enpresak Aurkezteko Jardunaldien ekitaldi berri batean parte hartu du. Aurten, “Stand” formatua garatu da eta bertan parte hartu duten enpresek gune bakarra partekatu dute. San Mames futbol zelaiaren barruko areto bat izan da aukeratutako lekua, Eskolaren ondoan kokatua. Konfigurazio berri hori dela medio, eta aukeratutako kokalekuaren hurbiltasunari eta kalitateari esker, jende asko bildu da egun arrakastatsu izanik.
ITELAZPIk aukera izan du sare publikoa osatzen duten hedapen zentroetatik eskaintzen dituen irrati- eta telebista-zerbitzuak, batez ere EiTB-renak, ikasleei hurbiltzeko; TETRA komunikazio kritikoen sarea azaltzeko, besteak beste, Metro Bilbaok, Euskotrenek, Bilboko Ur Partzuergoak eta Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Sailak erabiltzen dutena; eta Itelazpik objektuen Interneten arloan egindako proiektu pilotuak ezagutarazteko. Telekomunikazio azpiegituren merkatua xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera ere izan dute ikasleek, baita Itelazpik Ingeniaritza Eskolako ikasleei duela 10 urte baino gehiagotik eskaintzen dien praktika programa ere.