- • Obra iazko bigarren seihilekoan egin da, eraginkortasun energetikoa eta langileen ongizatea hobetuz.
- • Eraikinak errotulu argitsu berria du, egoitzaren identifikazioa hobetzeko.
[caption id="" align="alignnone" width="900"]
ITELAZPIk Bizkaiko Parke Teknologikoaren egoitza nagusia berritu du.[/caption]
ITELAZPIk Zamudioko Parke Teknologikoan duen egoitza nagusia berritzeko lanak egin ditu iazko azken seihilekoan. Eraikinaren jatorrizko fatxadaren gainean eguneratutako fatxada aireztatuko sistema jarri da, ahalik eta eraginkortasun energetiko handiena bermatzeko eta langileen ongizatea hobetzeko.
Bestalde, zaharberritze lan hauetan 3,5×1 metroko argi-errotulu berri bat jarri da fatxada nagusian, eraikinaren identifikazioa eta sozietatearen kokapenaren ikuspena hobetzeko. Errotuluak Led bidezko argiztapen sistema du, bere intentsitatea eta funtzionamendu ordutegia urtaroetara egokitzen duen automata baten bidez kontrolatzeko. Horrek, beste behin ere, kontsumo elektrikoa optimizatzen lagunduko du du, Itelazpiren konpromisoa erakutsiz egiten dituen edozein ekintzatan ingurumen-ikuspegia kontuan izaten.

